943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Eup, mendizale horri:
Egin al duzu Aste Santurako planik? Egun horietan zer egin ez badakizu, gurekin Val d´Aran-era etortzera gonbidatu nahi zaitugu. Mendia, elurra eta lagunartea uztartuko ditugu, eta euskal izena daukan bailara zoragarri hura ezagutuko dugu. Nahi duenarentzat, gainera, eskiatzeko aukera ere izango da (Baqueira 18 kilometrora dago).

Egunak: apirilaren 5etik 9ra (biak barne)
Ostatua hartuko dugun herria: Vielha
Hotela: HOTEL PIRENE    http://www.hotelpirene.com
6, 5 eta 4 lagunentzako logelak hartu ditugu.
Prezioa: 160 € (pentsio erdia eta autoetako gasolina. Izena ematerakoan ekarri behar da dirua).
Izena emateko azken eguna: martxoak 22 (25 lagunentzako tokia hartu dugu)
Oharrak:

1) Autobusa hartzea oso garesti irteten denez, autoetan joango gara.

2) Mendi-irteerak aurrerago zehaztuko ditugu, baldintzak zein izango diren baloratu ondoren.

3) Zalantzak argitzeko edo informazio gehiago nahi izanez gero: 653 010 697 (Lasku)

Plan hoberik ez badaukazu, etorri gurekin eta ez zara damutuko!

MORKAIKO Mendizale Elkartea

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira