943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Azaroaren 19an, larunbatean, ospatuko dugu XXIII. Karakateko Igoera. Irteera goizeko 11etan emango diogu Elgoibarko Plaza Haunditik.

_mg_0584
Kontutan hartu beharrekoak:

  • Bidea ez da markatuta egongo. Norberak nahi duen bidetik igo ahal izango du, beti ere baserritarren zaate eta itxiturak errespetatuz. Irteera: Plazako frontoiko frontisa. Helmuga: Karakateko puntu geodesikoa.
  • Izen ematea doakoa da:
    • Aurrez: Izena emateko morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatzi edo etorri Errosario kaleko lokalera astelehen edo ostegunean 19:00etatik 20:30etara.
    • Egunean bertan: goizeko 10etatik aurrera.
  • Ondoren bazkaria izango da, babajana. Gehienez 40 lagunentzako lekua izango da. Bazkide direnek edo 22 urtetik beherakoek doan izango dute bazkaria. Gainontzekoek 9 euroen truke.
  • Dutxatzeko aukera izango da proba eta gero.
  • 5 sari banatuko ditugu:
    • 1. sailkatua: txapela eta Mauxitxa gazta
    • 1. emakumea: txapela eta Mauxitxa gazta
    • 1. mutil elgoibartarra: Mauxitxa gazta
    • 1. emakume elgoibartarra: Mauxitxa gazta
    • Aurpegirik onenari saria: Mauxitxa gazta

Denok zaudete parte hartzera gonbidatuta!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira