943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

KARAKATE IGOERAKO ARAUDIA 2021

  1. EGUNA ETA LEKUA

Karakateko mendi lasterketaren XXVII. edizioa 2021-eko azaroaren 20an izango da.  Plaza haundiko frontoiko frontisetik abiatuko da goizeko 11:00etan

  1. IBILBIDEA

Bidea ez da markatuta egongo. Norberak nahi duen bidetik igo ahal izango du. Beti ere baserritarren atezareak eta itxiturak errespetatuz.

Bidea Erretsindirarte definituta dago. Denak Bolotoki parketik igoko dira. Karakol-etik gurutzatuko dute trenbidea. Erretsindiraino errepide bazterretik joango dira.

Ohiko ibilbideak 4 km inguruko luzera eta 650 metro inguruko gorako desnibel positiboa du.  Ibilbidea eta track-a esteka honetan eskuragarri

  1. PARTE-HARTZEA
  • Proban parte hartzeko FEDERATUTA EGOTEA GOMENDATZEN DA. EZ FEDERATUTAKO parte hartzaileak bere ardurapean parte hartuko dute. Morkaiko MEak ez du partaide hauen inolako gastu mediko edo erreklamazioren ardura hartuko proban zehar gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrengatik. Partehartzaileren batek hirugarren bati sor diezaiokeen kalteen ardura, parta hartzailearena izango da ere berean
  • 18 urte azpiko parte hartzaileak bere gurasoen edo legezko tutoreen baimena beharko du izena emateko. ADINGABEEN BAIMEN EREDUA
  1. IZEN EMATEA

Izen ematea doakoa da eta egunean bertan goizeko 10etatik aurrera egingo da.  125 partehartzaileri mugatuta egongo da izen ematea

  1. ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
  • Karaketeko igoeran izena emango duten korrikalariek lasterketaren arautegia errespetatu beharko dute.
  • Dortsala hartzen duten momentuan hau eskuratuko dute: proban parte hartzeko eskubidea, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera eta lasterketako oparia.
  • Dortsala norberarena eta transferiezina izango da. Korrikalariak izena ematerako orduan NAN zenbakia eta mobil zenbaki bat eman beharko du kontakturako.
  • Dorsalarekin batera antolakuntzaren kontaktu zenbaki bat emango da. Korrikalariren batek, igoeran zehar lasterketa usten badu, ahal den azkarren antolakuntzak emandako telefonoan abisatu beharko du.
  1. SARIAK

Sari Banaketa Karakateko zelaian izango da azken parte hartzailea iritsi bezain azkar. Eguraldi txarrak eragozpenak jarriko balitu, sariak eguerdiko 13:30etan banatuko dira Udaletxeko kontzejupean.

5 sari banatuko dira:

  • 1en sailkatua: txapela eta Mauxitxa gazta
  • 1en emakumea: txapela eta Mauxitxa gazta
  • 1en mutil elgoibartarra: Mauxitxa gazta
  • 1en emakume elgoibartarra: Mauxitxa gazta
  • Aurpegirik onenari saria: Mauxitxa gazta

OHARRA: Kategoria bakoitzean (mutil eta neska), lehenengoa Elgoibartarra bada lehen elgoibartarran gazta bigarrenari emango zaio

  1. SAILKAPENA

Denborak eskuz hartuko ditu antolakuntzak.  Parte hartzaile bakoitzak puntu geodesiko ikutzen duen arte ez da bere denbora hartuko.

  1. ERANTZUNKIZUNA

Korrikalariak mendi lasterketa bat arriskuetatik libre ez dagoela konszinte izanik, antolakuntzak (MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA), ez du bere gain hartuko istripu baten ondorio, lesio edo frogan zehar gerta daitekeen beste edozein inzidentzia.

Partehartzaileak izanen dira, haiek har dezaketen edo hirugarren bati egin diezaioketen edozein kalteren erantzule.

Bestalde, partehartzaileek MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEAri indemnizazio bat eskatu edo edozein erreklamazio egiteari uko egiten diote.

  1. OSASUN-LAGUNTZA

Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak izango ditu ibilbideko puntu estrategikoenetan.

  1. COVID 19 KONTINGENTZIA PLANA

Bizi dugun egoera epidemiologikoaren aurrean, erakundeak neurri zehatzak hartu ditu lasterketa antolatzeko orduan.  COVID protokolo bat zehaztuz.

Maskara nahitaezkoa izango da honako eremu hauetan:

  • Izena ematerakoan
  • Arropa-biltegia entregatzean eta jasotzean.
  • Irteeran, lehen 500 m-ko lasterketararte.
  • Helmuga gurutzatu ondoren
  • Sari-banaketan
  • Pertsona pilaketak daudenenan.
MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira