943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

​Ekainak 13 eta 14erako Pirinioetarako irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Irteera honetan Gabardito – Arlet – Selva de Oza ibilbidea egingo dugu 2 egun eta gau bateko ibilaldian.

Hauek dira xehetasunak:

 
Ekainak 13, larunbata:
  • Gabardito – Refuge d’Arlet
  • Distantzia: 16 km
  • Metatutako desnibel positiboa: 1450m
  • Metatutako desnibel negatiboa: 860 m
 
Ekainak 14, igandea:
  • Refuge d’Arlet – Punta Cristián (2078 m) – Selva de Oza
  • Distantzia: 18 km
  • Metatutako desnibel positiboa: 350m
  • Metatutako desnibel negatiboa: 1200 m

Ibilbideen esku orria eta GPX fitxategia deskargatu HEMEN

 
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
 
  • Irteera: ekainaren 13 goizaldean.
  • Lo egiteko tokiak: Refuge d’Arlet
  • Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeetako afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 13ean bidaian zehar gosaltzeko egingo daitekeen geldialdia.
  • Ibilbidea zeharkaldi eran egingo da, beraz norberak beharrezko duen guztia motxilan eraman beharko du (gau bat eta 2 egun igarotzeko gauzak).
  • Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.
  • Irteeran parte hartzeko Frantziar Pirinotako estaldurarekin Federatuta egotea ezinbestekoa da.
  • ADI ¡!! Kranpoiak eramatea derrigorrezkoa da ibilbidea era seguruan egin ahal izateko.
 
Prezioak:
  • Bazkide federatua: 150 €
  • Ez-bazkide federatua: 170 €
  • Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
  • Irteera Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dugu.
  • Izenematea maiatzaren 26an 18:00tan irekiko dugu bi elkarteok batera

Eman izena lehenbailehen, plazak mugatuta daude-eta!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?