943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Ekainaren 15 eta 16ko astebururako Pirinioetarako irteera antolatu dugu, bertan aurreko urteetan eguraldiagatik bertan behera utzi behar izan ditugun bi irteera egingo ditugu:

  • Lehenengoan Garmo Negro (3065 m.) igoko dugu Panticosako Bainuetxetik.
  • Bigarrenean Peña Roya (2578 m.) eta Peña Blanca (2555 m.) igoko ditugu Panticosatik hasi eta Santa Elenan amaitu

Hauexek dira irteeraren xehetasunak:

  • Irteera: Ekainaren 15ean goizaldean.
  • Lo egiteko tokia: Casa de Piedra aterpetxea (Panticosako bainuetxearen ondoan)
  • Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeko afaria, logela eta igande goizeko gosaria. Norbere kontu izango dira larunbateko gosari eta bazkaria eta igandeko bazkaria.
  • Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea.
  • Prezioak:
    • Bazkide federatua: 133 €
    • Ez-bazkide federatua: 155 €
  • Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).

Eman izena lehen bailehen, plazak mugatuta daude eta!

IZEN EMATEA ONLINE

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira