943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Datorren Ekainaren 18 eta 19ko asteburuetan Pirinioetarako bi eguneko irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Irteeraren xehetasunak hauexek dira:

  • Ekainaren 18an: Tournabop – Pic Lurtet (2506) – Hourquette Mounicot (2547 m.) – Ref. de la Glere. 14 km, 1660 m. metatutako desnibel positiboa
  • Ekainaren 19an: Ref. de la Glere – Turon de Neouvielle (3035 m.) – Plateau du Lienz. 16,5 km, 1080 m. metatutako desnibel positiboa

Irteera larunbat goizaldean izango da.

Irteeraren prezioan, autobusa eta aterpeko afari, gosari eta gaua pasatzea sartzen dira.

  • Bazkidea eta FEDMEn federatua – 100 €
  • Bazkidea eta FEDMEn EZ federatua – 110 €
  • Ez Bazkidea eta FEDMEn federatua – 130 €
  • Ez Bazkidea eta FEDMEn EZ federatua – 150€

Aterpearen edukiera eta autobusaren plazak direla eta, izen ematea mugatuta egongo da.

Gogoan izan bejarrekoak irteera honetarako:

  • Derrigorrez federatuta egon behar da, frantziar pirinioetarako estaldurarekin.
  • Derrigorrezkoa da kranpoiak eta pioleta eramatea.  Kranpoiak mendiko boten neurrira etxetik jarrita eramatea gomendatzen da.

Izenematea datorren asteartean, ekainaren 7an irekiko dugu.  Esteka honen bitartez egin dezakezue, IZEN EMATEA.

Animatu parte hartzera!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira