Oraindik badago lekua Urbasa BTT-z ezagutzera joateko. Izena emateko azken eguna, ostirala, maiatzak 31.
Ekainaren 7-tik 9-ra, URBASAn, medi bizikleta asteburu eder baten proposamenarekin gatozkizue. Urbasa, Entzia eta Andia mendilerroetako toki esanguratsuetan barna pedalei eraginez. Mendi bizikletaz eta lagun giroaz gozatzeko asmoz, ondorengoa gure proposamena:
Ekainaren 7 an, ostirala, 19:00 retan,IMH-ko parking sarreran autobusa hartuko degu. Autobusez Urbasaraino eramango gaitu, bertara afl ordurako iritsiaz. Ekainaren 8 eta 9 an bizikleta ibilbideak egingo ditugu. Ekainaren 9 an, ibilbidea amaitu eta dutxa hartu ostean, 18:00 retan autobusera igoko gera Elgoibarra itzultzeko.
Irteera, Ekainaren 7 an , 19:00 retan IMH-ko parking sarreran.
- Prezioak:
- Bazkideek: 80€
- Bazkideak ez direnek: 90€
Prezioan, autobusa + bizikleten garraioa eta Urbasako Bioitza kanpineko aterpetxean (pentsio erdian: bi gau, bi afari eta bi gosari) ostatua sartzen dira.
Izena ematea:
Ekintzan parte hartzeko, 16 lagunentzako daukagu lekua erreserbatuta.
- Izen ematea egiteko, ondorengo estekan daukazuen galdetegia bete: Izen-ematea
- 16 LEKUAK IZEN EMATE ORDENAREN ARABERA IZANGO DIRA.
- Ordainketa egiteko, ondorengo kontuetako batera egin diru sarrera (Zuen izen abizena eta , kontzeptu moduan, BTT irteera jarriaz):
- KUTXABANK: 2095 5036 54 1060129326
- LABORAL KUTXA: 3035 0007 27 0071104751
- IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: OSTIRALA, MAIATZAK 31
Zenbait ohar garrantzitsu:
- Ibilbideak, teknika aldetik, ez dauka zailtasun maila alturik (zenbait tarte jakinetan izan ezik). Pista, mendi bide eta bide-zidorretan barna izango da.
- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
- Egun bakoitzeko ibilbidea egiteak, 6-7 ordu eramango dizkigu (lasai joango gera, inguruaz gozatuz). Bidean ez degu jatekoa erosteko tokirik topatuko, beraz, bakoitzak eraman dezala jatekoa. ( EZ DAGO PREZIOAN SARTUTA).
Ondoren egun bakoitzaren inguruko nondik norakoak:
Ekainak 8, larunbata:
Lehen egun honetan, Urbasa eta Andia mendilerroetako basoetan barrena ibiliko gera. Leku esanguratsu moduan, Urbasako belazea, Pilatosen-Ubaba balkoia, Dulantz mendia, eta Santa Barbara eta Santa Marina ermitak. izango ditugu.
- eguneko ibilbidea: 48km. 780m desnibel positiboa
Ekainak 9, igandea:
Igandean, Urbasa eta Entziako basoetan barrena ibiliko gera. Leku esanguratsu moduan, Mendiluze-ko Kromlech-a, Arteako basoa, Cristinos kobazuloa eta Urbasako jauregia izango ditugu.
- eguneko ibilbidea: ± 46km. 600m desnibel positiboaAnimatu ¡!!!