943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Maiatzaren 16an ekialdeko ermitak bisitatu genituen. Oraingoan berriz, mendebaldekoak bisitatuko ditugu.

Ermitak ezagutzeko ibilaldiak dibulgazio historikoa, erlijiosoa, artistikoa eta geologikoa uztartuko ditu; hain justu, horiek baitira hiru gidarien ezagutza arloak. Pello Arrieta, Javier Elorza eta Inma Mugertza izango dira irteeretako gidariak.

Larunbata ekainak 6an egingo dugun irteeran San Migel eta San Pedroko ermitak bisitatuko ditugu. Bidean Iruturri eta Santumotzetik pasako gara. Ibilaldia Olason bukatuko da.
Irteera 8:00etan Kalegoen plazatik izango da.

Irteera hauen San Bartolome parrokia eta Morkaikoren artean antolatu ditugu.

Animatu.

Morkaiko M.K.K.

 

 

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?