943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Aurten ere badator finalista eguna.  Maiatzaren 13-an izango da Morkaikoren egunaren barruan. Gogoratu, domina banaketa egingo dela urtean zehar igotako mendi kopuruaren arabera.

Egindako mendien zerrendak, elkartean aurkeztu beharko dituzue.  Zerrendak aurkezteko oinarriak ondorengoa dira:

  • Mendiak 2022ko maiatzetik, 2023ko apirilera bitartean igotakoak izan behar dute
  • Gutxienez 5 mendi igo behar dira zerrenda aurkeztu eta domina lortzeko
  • Bazkide izatea beharrezkoa.  BAZKIDE IZAN NAHI DUZU ¿??
  • Zerrendak elkartera helarazi behar dira. Bi modu dituzue:
    • Errosario kalean dugun lokalera ekarriz
    • emailez, morkaiko@morkaiko.eus-era zerrenda bidaliz eta gaian FINALISTA EGUNA jarriz.
  • Zerrendak aurkezteko azken eguna APIRILAK 19a izango da

Animatu!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira