943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Abenduak 3rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Elgoibartik-Soraluzera

Oraingoan ez gara urrutira joango. Herri bertatik abiatuko gara oinez.  Ibilaldia  Elgoibar eta  Soraluze lotzen dituen bide zaharretik burutuko dugu.  Karakate eta Maltzaga aldeko paraje berezietatik ibiliko gara.  Buelta berriz, autobus urbanoan egingo dugu.  Ez da ibilbide zaila, aldapa haundirik gabea. Igande goiz pasa eder bat pasatzeko aukera paregabea.

  • Luzera:+/- 7 Km
  • Desnibela: +/- 250 m
  • Irteera: 9:30 .Kalegoen plazan

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da. 

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.  Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira