943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Otsailak  18rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu: Mutriku-Ondarroa.

Oraingoan ere kostaldean ibiliko gara. Eguraldiak apur  lagundu ez gero, ibilbide eder bezain atsegina burutuko dugu.

Oraingoa autobusez joango gara Mutrikura. 9:10etan Gausseko autobus geltokian hartuko dugu autobusa.
Norbaitek autoz joan nahi badu, 9:45etan  Txurruka plazan elkartuko gara.

Mutrikutik, itxas bazterretik, Galdonamendi igo eta zeharkatuko dugu. Handik Saturraranera jeitsi eta Ondarrura joango gara.

Ondarrutik Elgoibarrera autobusez itzuliko gara etxera. 

Igande goiz pasa eder bat pasatzeko ibilaldi eder bezain erraza.

  • Luzera:+/- 6 Km

  • Desnibela: +/- 200 m

  • Irteera: 9:15 .Guasseko autobús geltokian.

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.  Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira