943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Urriak 22rako  Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu: Aloña

Mendi irteera honekin, 2023-2024ko haurren mendi irteeren ikasturteari hasiera emango diogu.  Azken hiru urteetan egutegian eduki dugun mendia da. Baina eguraldi kaskarra dela eta, ezin izan dugu irteera burutu.  Aurtengoan  eguraldiak lagunduko digulakoan Aloñara joango gara.

Gure mendi ibilbidea Arantzazuko parkinetik abiatuko da. Handik Durura joko dugu. Durun Aloñarako pista hartu eta poliki poliki altura irabaziz, tontorrera helduko gara.  Bueltako bidea igoerako berdina izango da.  Eguraldiak lagun, mendi bista  eta paraje ederretaz gozatzeko aukera izango dugu.  Urteko ibilbide luze eta  menditsuena da irteera hau. Mendian piskat ibiltzen den edozein haur edo nagusik egiteko modukoa da ordea. 

Eguerdirako Arantzazun bueltan egotea da asmoa.

  • Luzera:+/- 9 Km
  • Desnibela: +/- 600 m
  •  Irteera: 9:30 .Mintxetako parkinean.
  • INFORMAZIO GEHIO

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.  Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

 Animatu zaitezte!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira