943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Urtarrilak  21rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Zumaia-Zarautz

Oraingoan kosta aldera egingo dugu mendi irteera, Zumaiatik Zarautzera joango gara oinez igandeak 21an.

Elgoibarko geltokian 9:20ko trena hartu eta Zumaiara joango gara. Zumaiatik ekingo diogu ibilbideari. Santiago hondartza ondotik Getaria eta Zarautz aldera joko dugu. Eguneko aldaparik haundienak hasiera izango ditugu. Ibilbide guzia mahasti artean egingo dugu, Kantauri itxasoa pare parean dugula. Igande goiz pasa eder bat egiteko ibilbide lasaia.

Ibilbide luzetxoa izan arren, ez da zaila. Lasai lasai edozeinek egiteko modukoa. Bazkaltzeko ordurako Elgoibarrera trenez itzulik gara

  • ibilbidea: track-a
  • Luzera:+/- 9 Km

  • Desnibela: +/- 350 m

  • Irteera: 9:20. Elgoibarko tren geltokian

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.

Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.  Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

Animatu zaitezte!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira