Irailaren 21 eta 22ko astebururako bi eguneko irteera antolatu dugu Izaba ingurura. Hauexek dira han egingo ditugun ibilaldiak:
- Irailaren 21a: Izaba – Larrondoa – Juan Pitoren benta
- Irailaren 22a: Belaguako aterpea – Hiru Erregeen Mahaia – Linzako aterpea
- Irteera: irailaren 21ean goizaldean.
- Lo egiteko tokiak: Belaguako aterpea
- Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeetako afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 21ean bidaian zehar gosaltzeko egingo den geldialdia.
- Autobusa lehenengo etaparen amaieran gure eskura egongo da, beraz ibilbidea eguneko motxilarekin egin daiteke.
- Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.
- Irteeran parte hartzeko ezinbestekoa da federatuta egotea eta adin nagusikoa izatea (gutxienez 18 urte).
- Prezioak:
- Bazkide federatua: 145 €
- Ez-bazkide federatua: 165 €
- Izena-ematerakoan 50 €ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
- Irteera Eibarko Klub Deportiboarekin batera antolatu dugu.
Izenematea irailaren 5ean 19:30tan irekiko dugu bi elkarteok batera.
Eman izena lehen bailehen, plazak mugatuta daude eta!