943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Irailaren 26 eta 27ko astebururako Pirinioetarako irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Irteera honetan Aragoiko Pirinioetako Mendebaldeko Haranetan egingo ditugu 2 ibilbide.

Hauek dira xehetasunak:

Irailak 26, larunbata:

  • Hecho – Pta. Remirez – Colllado Foraton – Gabardito aterpea
  • Distantzia: 17,6 km
  • Metatutako desnibel positiboa: 1.532m
  • Metatutako desnibel negatiboa: 992 m
  • Ibilbide ofizialaren GPX jaitsi (laster eskuragarri)

Irailak 27, igandea:

  • Selva de Oza – Gorreta d’os Gabachos – Linza aterpea
  • Distantzia: 16,25 km
  • Metatutako desnibel positiboa: 1.198m
  • Metatutako desnibel negatiboa: 989m
  • Ibilbide ofizialaren GPX fitxategia jaitsi (laster eskuragarri)

Hauexek dira irteeraren xehetasunak:

  • Irteera: irailaren 26 goizaldean.
  • Lo egiteko tokia: Gabardito aterpea
  • Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeko afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 26an bidaian zehar gosaltzeko egingo daitekeen geldialdia.
  • Ibilbidea ez da zeharkaldi eran, beraz egunerako behar dena besterik ez da eraman behar motxilan (autobusa Ref. Gabarditon egongo da bertan lagatzen ditugun gauzak jaso ahal izateko).
  • Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.

Prezioak:

  • Bazkide federatua: 150 €
  • Ez-bazkide federatua: 170 €
  • Izena-ematerakoan 50 €-ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
  • Irteera Elgoibarko Morkaiko elkartearekin batera antolatu dugu.
  • Izenematea irailaren 9an 18:00tan irekiko dugu bi elkarteok batera

IZEN EMATE FORMULARIOA

Izen-emate formularioa hemen (irailaren 9an, 18:00etan aktibatuko da) hemen: https://www.deporeibar.com/mendia/eu/2026/09/09/pirinioak-iraila-izen-ematea/

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?