943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Kaixo lagunok,
Urte hasiera elkarteko logotipoa modernizatzeko lehiaketa jarri genuen martxan.  Ideia denak jaso ondoren, bozkatzeko ordua iritsi da.
Zuzendaritzak eskerrak eman parte hartzaile deneri.  Esan beharra dago partehartze haundia izan dela eta ez dela batere erreza izan ideia finalistak aukeratzea.
Bozketan finalista geratu diren logoez gain, gaur egun gurea dena ere sartu da.  Aldatzea nahi ez bada, berau irten daiteke irabazle.  Kasu horretan, saria boto gehien dituen bigarren logoak eramango du.

  • Bozkaketa era elektronikoan egingo da oso erreza da.  Ondorengo esteka zapaldu eta bertan agertuko diren pausoak jarraitzea da
  • BOZKATZEKO ESTEKA
  • 16 urtetik gorako bazkideek bozkatu ahal izango dute bakarrik
  • Bozkatzeko laguntza behar duenak, gure egoitzatik pasa ahal izango du gure laguntzarekin bozkatu ahal izateko.
  • Morkaiko egunean antolakuntzako talde bat egongo da bozkatzen laguntzen behar bada
  • Bozkatzeko azken eguna, Maiatzak 16 asteazkena

Animatu eta parte hartu gure logotipo modernizatzeko aukeraketan.

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira