943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Aurten Morkaikoren Eguna maiatzaren 14an (zapatua) ospatuko dugu eta aurreko urtetan bezala Elgoibarko Itzulia, Elgoibarko Itzulitxoa eta Finalista Eguna uztartuko ditugu.  Egunaren nondik norakoak esteka honetan aurki ditzakezue: MORKAIKOREN EGUNA

Egitaraua hurrengoa izango da:
  • Nagusiak 6:00 Elgoibarko Itzuliko irteera Kalegoen plazatik (Plaza Handia).  Itzulia 10 ordutan egiteko taldea egongo da, adi plazan ¡!!
  • Haurrak 9:00 Elgoibarko Itzulitxoaren irteera Kalegoen plazatik (10:00etan Idotorbetik abiatzen direnak).  Hemendik joaten zeratenori, San Pedron aparkatzea eskatzen zaizue eta ez Aubixako errepidean.
  • Haurrak 12:00 Elgoibarko Itzulitxokoak Aiastiako (San Miguel) anoan indarrak berrituko dituzte.  San Migueletik denak batera jeisten hasiko dira, ezingo dira umeak bakarrik jeitsierari ekin.
  • Haurrak 13:30 Finalista Eguneko dominen banaketa Kalegoen plazan. PARTE HARTZEKO OINARRIAK
Izen emateak BAKARRIK Kirolprobak bitartez egingo dira (ezingo dira izen emateak emailez egin)
  • Izena emateko, Kirolprobak orrian erabiltzaile bat sortu beharko da eta erabiltzaile honekin sartu.  Hala ere, kontuan izan erabiltzaile batek nahibeste izen emate egingo ahal izango dituela
  • IZEN EMATEAK:
  • Azken eguna izena emateko2022/05/12 (00:00)
  • Prezioak hauek izango dira.  Itzulia eta itzulitxoa egiteko beharrezkoa da izena ematea:
    • Itzulia:
      • Bazkideak eta 18 urte baino gutxio (Socios menores de 18 años) – 1 €
      • Ez bazkideak eta 18 urte baino gutxio (No socios menores de 18 años) – 3 €
      • Bazkide eta 18 urte edo gehio (No socio 18 años o mayor) – 5 €
      • Ez bazkide eta 18 urte edo gehio (No socio 18 años o mayor) – 10€
    • Itzulitxoa:
      • Bazkideak haurrak (Socios niños) – 1 €
      • Ez bazkideak haurrak (No socios niños) – 3 €
      • Bazkide eta 18 urte edo gehio (No socio 18 años o mayor) – 5 €
      • Ez bazkide eta 18 urte edo gehio (No socio 18 años o mayor) – 8 €
Animatu eta parte hartu ¡!!
MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira