943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Martxoak 12-13ko astebukaeran Mendi Eski irteera antolatuko dugu Pirineotara Eibarko Klub Deportibo eta Zarautz-ko Pagoeta M.E.-kin batera.  Saint Lary ingurura joango gara oraingoan.

Ibilbideak ez dira zehaztu oraindik, elurraren egoera eta eguraldiaren arabera zehaztuko dira.  Dena den, ondorengo informazioa aurreratu ditzakegu:

  • Lo Saint Lary herrian egingo dugu, bertako alberge edo hostatu baten
  • Kotxeetan antolatuko gera Saint Lary-ra joateko eta bertan mugitzeko.
  • Irteerak zailtasun erdikoak izango dira.  Gutxi gora behera 1200 m inguruko desnibel positiboa eginez egun bakoitzean.
  • Bakoitzak bere ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eraman behar ditu derrigorrez
  • Mendian federatuta egotea pirineotako aukerarekin derrigorrezkoa da
  • OHARRA. Unean Frantzian indarrean dagoen COVID protokoloa aplikatuko da.  Hau da, derrigorrezkoa izango da ondorengo agierietako bat izatea:
    • Hiru txerto hartuta dituela zehazten duen agiria
    • Azken 4 hilabeteetan COVID-a pasa duela aiderazaten duen agiria
    • PCR negatiboa adierazten duen agiria
    • Hauek egiaztatzeko Frantziako gobernuaren TousAntiCovid appa erabili daiteke

Irteerarako izen-ematea martxan da jada online.

  • Eskertuko genuen dena errezago antolatu ahal izateko, etortzeko asmoa duzuenok igandea, martxoak 6rako izena ematea.

Lagun talde bat bazerate, nahi eskero batek eman dezela izena eta oharretan beste denen izen abizenak jartzea

Edozein galdera edo duda argitzeko, idatzi morkaiko@morkaiko.eus-era eta berehala jarriko gera kontaktuan.

Animatu ¡!!

 

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira