Guara Mendilerroa
Datorren urriaren 30etik azaroaren 1era Guara Mendilerrora egingo dugun irteeraren berri ematera gatoz mezu honekin. Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera, larunbata, urriaren 30a, goizaldean
- Aurreikusi ditugun irteerak:
- 1. eguna: Pedruel – Cabezo de Guara – Bara
- 2. eguna: San Julian de Banzo – Peña Amán – Peña San Miguel – San Julian de Banzo
- 3. eguna: Nocito – Sierra de Gabardiella – Nocito
- Derrigorrezkoa da federatuta egotea
- Irteeren xehetasun gehiago eta aurreikusitako ibilbideen track fitxategia klubaren webgunean mediateka atalean ikusgai
OHAR GARRANTZITSUAK:
- 25 plazako muga dago
- Irteera Eibarko Klub Deportiboakin batera egingo dugu
Bidaian eta irteeran COVID protokoloa aplikatuko da, hau da: bidaian maskara derrigorrezkoa izango da. Mendian eta aterpetxean gobernuak ezarritako arauak bete beharko dira.
Irteerarako izen-ematea ostegunean urriaren 14an irekiko da 19:30tan
Izena emateko aukerak:
- Online, email-a bidaliz morkaiko@morkaiko.eus
- Aurrez aurre, egoitzan asteazkenetan 19:00etatik 20:15etara
Argazkia: Peña San Migeletik (Wikiloc)