943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

2019 urtetik galduta genuen ekintzetako bat berreskuratzen degu aurten: Udazken Mendi Emanaldi zikloa.  Eskaladako taldeak bere esku hartu du elkarteak zuen ekintza hau berreskuratzeko ardura.  Esan behar da eduki oso interesgarriak dituen kartela egin dutela.  Hortxe dezue informacio dena:

  • AZAROAK 3.  MENDI TOUR. Bilboko Mendi Film Festivaleko azken edizioko pelikula on eta arrakastatsuenen emanaldia izango da, egun bateko formatuan eta ikusleentzako pelikula-sorta interesgarri bat eskainiz.
    • Kartela 2023
    • Trailer-a 2023
    • Lekua: Herriko Antzokian
    • Ordua: 21:00
    • Iraupena: 120′
    • Sarrerak 4 € (Sarrerak saioaren egunean, Herriko Antzokian)

 

  • AZAROAK 8.  UMEZ2023ko lehen hitzaldi/emanaldia
    • WESTFJORDS, Islandia ezezaguna bizikletas (IGONE MARIEZKURRENA)
  • AZAROAK 15.  UMEZ2023ko bigarren hitzaldi/emanaldia
    • JULIO VILLAR, mendian eta itsasoan (JULIO VILLAR ETA IBON GAZTAÑAZPI)
  • AZAROAK 22.  UMEZ2023ko hirugarren hitzaldi/emanaldia
    • DRANGNAG-RI 6081 m (IÑAKI ARAKISTAIN, JOSEBA LARRAÑAGA, ALBERTO FERNANDEZ ETA MIKEL ZABALZA)

Azken hiru hauek bakoitza asteazken baten izango dira eta leku eta ordutegi berdina izango dute:

  • Lekua: Kultur Etxea (Kalebarren Plaza)
  • Ordua: 19:00
  • Iraupena: 90′-120′
  • Sarrerak DOAN

Ikusi beherago argazkitan kartel osoa eta hitzaldi/emanaldien laburpenak.

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira