Programa eta kontuan hartu beharreko azken informazioa:
09:30 – LIZAGASAR ESPARRUA JENDEARENTZAT IREKITZEA.
• EZIN izango dira autoak barrutiaren kanpoaldean edo barruan aparkatu.
Horretarako prestatutako aparkalekuetan aparkatzea gomendatzen da, nagusia eta handiena #Mintxeta izanik, 1 ‘5 km-ra.
• Ateak irekitzen direnetik erronka hasi eta 15 minutura bitartean, borra bat egongo da LEHEN eta AZKEN KORRIKALARIEN denborak jakiteko.
Bi aldietara gehien hurbiltzen denak, PASA GABE, Lizagasar produktu-sorta handi bat irabaziko du.
• Morkaiko-ren kamisetak saltzeko stand-a.
• Eremua eta sagarrondoak ezagutu, esparru osoan ibili askatasunez, eta erronkaz gozatzeko lekua hartu.
10:30 – LIZAGASAR ERRONKAREN IRTEERA.
• parte hartzea bakarrik #CATTMORKAIKO taldeko kideentzat eta laguntzaileentzat.
• Lasterketa laguntzeko, musikaz, janariz eta edariz girotuko da.
Sarreran, txosna bat egongo da txorizo pintxoekin eta Lizagasar produktuekin.
Esparru osoan zehar jan eta edan ahal izango da (mesedez, errespetatu eta ez bota ezer lurrera).
• Hornidura ofizialez gain, lasterkariak ere hornitu ahal izango dira ibilbidean zehar.
11:30 – LEHENENGO KORRIKALARIAREN ETORRERA, GUTXI GORABEHERA
12:30 – HELMUGA IXTEA
13:00 – SARI BANAKETA
* Podium emakume / gizon absolutua.
* Aurpegi onenari sari berezia proban zehar.
* Borraren irabazleari saskia ematea. (Nahitaezkoa da bertan egotea jasotzeko).
14:00 – LIZAGASAR ESPARRUKO ATEAK IXTEA