Urriaren 12an, Irrisarriland bike parkean egunpasa eder baten proposamenarekin gatozkizue.
Asmoa, Elgoibartik goizeko 8etan irtetzea litzateke eta eguna Irrisarriland abentura parkeko Bike parkean bizikletaren gidatze teknika lantzen pasatzea da, bertan prestatuta dauden jeitsierak, dirt track eta pump track-a probestuz.
Hemen koltsultatu daitezke parkeak dituen instalkuntzak:
https://www.irrisarriland.com/irrisarri-bike-park/
Bazkaria, bertako Jolastoki tabernan egingo dugu denok elkarrekin. Menua hemen. Entsalada edo/eta razioak konpartitzeko eta plater kobinatua, bokata ala hamburguesa aukeran.
Buelta arratsaldeko 18:00ak aldean izatea aurrikusten dugu.
Kotxeetan joango gara eta izen emandakoen artean ibilgailuak antolatuko ditugu (erregai eta peaje gastuak Morkaikok ordainduko ditu).
Prezioak:
Bazkideek: 55€
Bazkideak ez direnek: 65€
Prezioan, Bike Parkeko sarrera, bazkaria eta garraioa (ibilgailua jartzen dutenei gastuetarako ordainsaria emango zaie) sartzen dira. Asegurua eta materialaren alkilerra, norberak ordaindu beharko du, beharren arabera.
Izena ematea:
Ekintzan parte hartzeko, 15 lagunentzako daukagu lekua erreserbatuta.
Interesatuta bazaude, izen ematea Irailak 10etik aurrera zabalik egongo da eta Urriak 4an itxiko da: IZEN EMATEA ONLINE
Zenbait ohar garrantzitsu:
- NORI ZUZENDUA: mendi bizikletan ibiltzera ohitua dagoen edonori.
- Mendiko bizikletan federatuak ez dauden pertsonek segurua kontratatu beharko dute, 8 euroko kostua eukiko duena.
- Kasko integrala eta belaun babesak derrigorrezkoak dira. Hauek Irrisarriland-en bertan alokatu ahalko dira. Aurrez kudeatzeko, izen ematearekin batera adierazi beharko da alokatu beharra dagoen ala ez eta kaskoaren talla. Prezioak kasu honetan, kaskoa 15 euro eta belaun babesak 8 euro.
- Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
Animatu ¡!!