Datorren urriaren 9tik 12ra Palentziako Mendietara egingo dugun irteeraren berri ematera gatoz mezu honekin. Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera, larunbata, urriaren 9a-
- Aurreikusi ditugun irteerak:
- 1. eguna: Brañosera – Valdecebollas (2142 m.) – Celada de Robleceda. Guztira 18 km, 1200 m desnibel positiboa
- 2. eguna: Vidrieros – Curavacas (2524 m.) – Cardaño. 17 km, 1500 m. desnibel positiboa
- 3. eguna: circular Cardaña de Arriba – Pico Murcia. 17 km, 1600 m. desnibel positiboa.
- 4. eguna: Parking Valle Tosande – Pico de la Celada (1560 m.) – Ventanilla: 14 km – 1000 m. desnibel positiboa
- Alojamendua: Hotel Rural Restaurante Peñalabra, Cervera de Pisuerga.
- Derrigorrezkoa da federatuta egotea
OHAR GARRANTZITSUAK:
- 25 plazako muga dago
- Irteera Eibarko Klub Deportiboakin batera egingo dugu
Bidaian eta irteeran COVID protokoloa aplikatuko da, hau da: bidaian maskara derrigorrezkoa izango da. Mendian eta aterpetxean gobernuak ezarritako arauak bete beharko dira.
Irteerarako izen-ematea asteartean, irailaren 21ean irekiko da 19:30tan. Izena emateko aukerak:
- Online, email-a bidaliz morkaiko@morkaiko.eus
- Aurrez aurre, egoitzan asteazkenetan 19:00etatik 20:15etara