943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Datorren larunbatean, Urtarrilak 16, landaketa bat antolatu dute Elgoibarren LURGAIAko lagunek. Lurgai biodibertsitatea eta gure basoen kontserbazioan lanean ari den fundazio bat da. Urdabai ingurua da beraien lan eremu nagusia, baina aspaldi honetan bere lan eremua irekitzen ari dira.

Erabilera lagatzeko akordio batzuei esker lur berriak lortu dituzte Elgoibarren Ziardamendi inguruan.
Datorren  larunbatean, urtarrilaren 16an, auzolanean zuhaitz landaketa egingo dute.
Goiz ederra pasatu eta proiektu polit bati laguntzeko aukera paregabea.
Etorri nahi baduzue, izena ematea derrigorrezkoa da, 3 egun lehenago, gutxienez. Horretarako, info@lurgaia.org-era email bat bidali behar da ondorengo datu guztiak emanez:
BEHARREZKO DATUAK 

  1. Bertaratuko zareten izenak, abizenak eta adinak
  2. Jatorrizko udalerria
  3. Mugikorraren zenbaki bat (ezustekoetarako bakarrik)

16 urtetik gorakoak apuntatu daitezke.
Izena eman ez gero, garrantzitsua da joatea edo aldez aurretik  abisatzea falta ez gero
Ez joan izena eman eta baieztapena jaso gabe.
ORDUA: 09:00
LEKUA: Aizkorri eta Santa Klarako kaleak bidegurutzean,
URA: ekarri etxetik.
JANARIA: ekarri zeozer jateko goiza erdirako.
ARROPA ETA OINETAKOAK: mendiko edo ur botak eta arropa erosoa. Eta euri arropa, badaezpada.
ESKULARRUAK ETA TRESNAK: gure kontu.
IRAUPENA: etxera itzuliko gara bazkaltzera

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira