Datorren Uztailaren 9 eta 10e asteburuan Europako Mendietarako bi eguneko irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Irteeraren xehetasunak hauexek dira:
- Uztailaren 9an: Fuente Deko teleferikoa – Torre Cerredo – Jou de los Cabrones aterpea
- Uztailaren 10en: Aterpea – Hoyo de Cerredo – Horcada de Don Carlos – Jou sin Tierre – Jou de los Boches – Collado de Santa Ana – Peña Vieja – Canalona – Fuente Dé
Irteera larunbat goizaldean izango da. Irteeraren prezioa hauxe da:
- Bazkidea FEDME txartelarekin: 100 €
- Bazkidea FEDME txartel gabe: 105 €
- Ez Bazkidea FEDME txartelarekin: 118 €
- Ez Bazkidea FEDME txartel gabe: 123 €
Izena ematerakoan 50 €ko fidantza ordaindu beharko da eta ez da itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan.
Irteeraren prezioan, autobusa eta aterpeko afari, gosari eta gaua pasatzea sartzen dira.
Beharrezkoa da irteerara honako materiala eramatea:
- Arnesa
- Kaskoa
- Lotzeko soka
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Forma fisiko ona eskatzen du ibilbideak, ibilbide gogorra da-eta. Ibilbide exigentea da.
- Ibiltzeko, aurrera egiteko eta orientatzeko zailtasunak egon daitezke
- Pasabide teknikoak daude
Aterpearen edukiera, autobusaren plazak eta irteeraren zailtasuna dela-eta, izen ematea mugatuta egongo da. Gogoan izan irteera honetarako derrigorrez federatuta egon behar dela. Gainera klubak, irteeraren zailtasunak ikusita, parte -hartzaile batzuei bertara joatea ukatzeko eskubidea beretzat gordeta du. Klubak irteeraren arduradunarekin batera baloratuko ditu izena eman dutenen gaitasunak.
Izen-ematea datorren asteartean, ekainaren 21ean irekiko dugu
Argazkia: escaladaenasturias.es