Uztailaren 18 eta 19ko astebururako Pirinioetarako irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Irteera honetan Pont d’Espagne – Pic Arrouy – Wallon aterpea – Gran Facha – Panticosako bainuetxea ibilbidea egingo dugu 2 egun eta gau bateko ibilaldian.
Hauek dira xehetasunak:
Uztailak 18, larunbata:
- Pont d’Espagne – Pic Arrouy – Wallon aterpea
- Distantzia: 15 km
- Metatutako desnibel positiboa: 1.580m
- Metatutako desnibel negatiboa: 1.220 m
- Ibilbide ofizialaren GPX jaitsi
- Gailurra egitea hautazkoa (200 metro desnibel gutxiago). Alternatibaren GPX fitxategia jaitsi
Uztailak 19, igandea:
- Wallon aterpea – Punta dera Faixa (Grand Facha) – Panticosako bainuetxea
- Distantzia: 16 km
- Metatutako desnibel positiboa: 1.355m
- Metatutako desnibel negatiboa: 1.570m
- Ibilbide ofizialaren GPX fitxategia jaitsi
- Gailurra egitea hautazkoa (Marcadau portutik: 12 km, desnibela +1100 -920 m). Alternatibaren GPX fitxategia jaitsi
Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera: uztailaren 18 goizaldean.
- Lo egiteko tokiak: Wallon aterpea
- Prezioan sartzen dena: bidaia autobusean, aterpetxeko afaria, logela eta gosaria. Norbere kontu izango dira egun bakoitzeko bazkariak, eta 18an bidaian zehar gosaltzeko egingo daitekeen geldialdia.
- Ibilbidea zeharkaldi eran egingo da, beraz norberak beharrezko duen guztia motxilan eraman beharko du (gau bat eta 2 egun igarotzeko gauzak).
- Izara-zakua behar da aterpean lo egiteko.
- Irteeran parte hartzeko Frantziar Pirinotako estaldurarekin Federatuta egotea ezinbestekoa da.
Prezioak:
- Bazkide federatua: 170 €
- Ez-bazkide federatua: 200 €
- Izena-ematerakoan 50 €-ko fidantza jarri beharko da eta diru hau ez da itzuliko izena eman duenak azkenean irteeran parte hartzen ez badu (ezinbesteko kasuan izan ezik).
- Irteera Elgoibarko Morkaiko elkartearekin batera antolatu dugu.
- Izenematea ekainaren 30ean 18:00tan irekiko dugu bi elkarteok batera
IZEN EMATE FORMULARIOA
Izen-emate formularioa hemen (ekainaren 30ean, 18:00etan aktibatuko da): https://www.deporeibar.com/mendia/eu/2026/06/30/pirinioak-uztaila-2026-izenematea/
Plaza mugatuak, eman izena azkar!



