Datorren Uztailak 22 eta 25 bitartean, 4 eguneko irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera. Araneko bira-ren zeharkaldiaren projektuko azken etapak egingo ditugu. Irteeraren xehetasunak hauexek dira:
- Uztailak 22: Bonaiguako portua – Colomers aterpea
- 10 Km – 825 m Desnibel
- alternatiba: 16 Km – 1180 m Desnibel (Tuc de Ratera 2861 m)
- Uztailak 23: Colomers aterpea – Restanca aterpea
- 10 Km – 955 m Desnibel (Montardo 2833 m)
- Uztailak 24: Restanca aterpea – Conangles aterpea
- 17 Km – 1100 m Desnibel (Tuc dera Canau de Rius 2813 m)
- alternatiba: 12 Km – 600 m Desnibel
- Uztailak 25: Conangles aterpea Vielha-ko tunel-eko ipar sarrera
- 12 Km – 1144 m (Tuc deth Port de Vielha 2606 m)
Irteeraren prezioa hauxe izango da:
- Bazkideak FEDME TXARTELAREKIN 235 €
- Bazkideak FEDME GABE 245 €
- Ez-bazkideak FEDME TXARTELAREKIN: 255 €
- Ez-bazkideak FEDME GABE 265 €
Prezioan, autobusa eta 3 aterpeetako alojamenduak, gosari eta afaria sartzen dira.
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Irteera zeharkaldi eran da, aterpetan 2 gau eta 3 egunoigarotzeko gauzak gainean eraman beharko dira
- Gailurrak bide berdinetik igo eta jeitsi behar dira, beraz ez da derrigorra igotzea.
- Izara sakua beharrezko da lo egiteko
- Conangles-eko aterpean autobusa izango dugu astelehen atsaldean eta baita astearte goizean, behar ditugun gauzak jaso eta lagatzeko. Hau da, azken eguneko ibilbidea egiteko nahiko izango da eguneko gauzak eramatea.
- Izena ematerakoan 50 €ko fidantza ordaindu beharko da eta ez da itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan.
- Irteera hontan parte hartzeko ezinbestekoa da FEDERATUTA egotea ESTATUKO estaldurakin
- Izen ematea, asteartea, ekainak 27an zabalduko da
Interesatuta bazaude eman izena: IZEN EMATEA ONLINE
Irteera bakoitzeko GPX fitxategiak gure webgunean lor ditzakezu.