943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Datorren Uztailak 22 eta 25 bitartean, 4 eguneko  irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera.  Araneko bira-ren zeharkaldiaren projektuko azken etapak egingo ditugu.  Irteeraren xehetasunak hauexek dira:

  • Uztailak 22: Bonaiguako portua – Colomers aterpea
    • 10 Km –  825 m Desnibel
    • alternatiba: 16 Km – 1180 m Desnibel (Tuc de Ratera 2861 m)
  • Uztailak 23: Colomers aterpea – Restanca aterpea
    • 10 Km – 955 m Desnibel (Montardo 2833 m)
  • Uztailak 24: Restanca aterpea – Conangles aterpea
    • 17 Km – 1100 m Desnibel (Tuc dera Canau de Rius 2813 m)
    • alternatiba: 12 Km – 600 m Desnibel
  • Uztailak 25: Conangles aterpea Vielha-ko tunel-eko ipar sarrera
    • 12 Km – 1144 m (Tuc deth Port de Vielha 2606 m)

Irteeraren prezioa hauxe izango da:

  • Bazkideak FEDME TXARTELAREKIN 235 €
  • Bazkideak FEDME GABE 245 €
  • Ez-bazkideak FEDME TXARTELAREKIN: 255 €
  • Ez-bazkideak FEDME GABE 265 €

Prezioan, autobusa eta 3 aterpeetako alojamenduak, gosari eta afaria sartzen dira.

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • Irteera zeharkaldi eran da, aterpetan 2 gau eta 3 egunoigarotzeko gauzak gainean eraman beharko dira
  • Gailurrak bide berdinetik igo eta jeitsi behar dira, beraz ez da derrigorra igotzea.
  • Izara sakua beharrezko da lo egiteko
  • Conangles-eko aterpean autobusa izango dugu astelehen atsaldean eta baita astearte goizean, behar ditugun gauzak jaso eta lagatzeko. Hau da, azken eguneko ibilbidea egiteko nahiko izango da eguneko gauzak eramatea.
  • Izena ematerakoan 50 €ko fidantza ordaindu beharko da eta ez da itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan.
  • Irteera hontan parte hartzeko ezinbestekoa da FEDERATUTA egotea ESTATUKO estaldurakin
  • Izen ematea, asteartea, ekainak 27an zabalduko da 

Interesatuta bazaude eman izena:  IZEN EMATEA ONLINE

Irteera bakoitzeko GPX fitxategiak gure webgunean lor ditzakezu.

 

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira