943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Datorren Uztailaren 23, 24 eta 25ean hiru eguneko irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera, “3000 Ibones” zeharkaldiko hiru etapa egitera goaz. Irteeraren xehetasunak hauexek dira:

  • Uztailaren 23a: Soques – Sobako lepoa – Arriel (2824 m.) – Petit Arriel (2640) – Arremouliteko aterpetxea: 10 km – 1450 metroko desnibel positiboa. Oharra: Arriel gailurretara igotzea hautazkoa da, eta 150 metroko desnibel positibo gehigarria du.
  • Uztailaren 24a: Arremouliteko aterpetxea – Palas (2974 m) – Larribet aterpetxea: 7 km – 400 metroko desnibel positiboa. Oharra: Palas gailurrera igotzea hautazkoa da eta beste 400 metroko desnibel positibo gehigarria du.
  • Uztailaren 25a: Larribet aterpetxea – Col de Lie – Le Lurien – Fabreges: 16 km – 950 metroko desnibel positiboa. Oharra: Le Lurien igotzea hautazkoa da eta beste 450 metroko desnibel positibo gehigarria du

Irteera bakoitzaren azalpena eta ibilbidea gure webgunean deskargatu ditzakezu.

Irteera larunbat goizaldean izango da. Irteeraren prezioa hauxe da:

  • Bazkidea FEDME txartelarekin: 155€
  • Bazkidea FEDME txartel gabe: 185€
  • Ez Bazkidea FEDME txartelarekin: 203€
  • Ez Bazkidea FEDME txartel gabe: 233€

Irteeraren prezioan, autobusa eta aterpeko afari, gosari eta gaua pasatzea sartzen dira.

OHAR GARRANTZITSUAK:

Gailurrak egiteko derrigorrezkoa izango da ondorengo materiala eramatea:

  • Buruko babesgarria edo kaskoa
  • Palas gailurra egiteko: arnesa, lotzeko soka eta zortzi edo jaitsigailua
 

Aterpearen edukiera, autobusaren plazak eta irteeraren zailtasuna dela-eta, izen ematea mugatuta egongo da. Gogoan izan irteera honetarako derrigorrez federatuta egon behar dela Frantziar Pirinioetako estaldurarekin.

Izen-ematea datorren asteartean, uztailaren 12an irekiko dugu.

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira