Azaroaren 16an, larunbatean, XX. Karakateko Igoera ospatuko dugu. Irteera goizeko 11etan izango da Plaza Haunditik. Kontutan hartu beharrekoak:
– Bidea ez da markatuta egongo. Norberak nahi duen bidetik igo ahal izango du, beti ere baserritarren zaate eta itxiturak errespetatuz. Irteera: Plazako frontoiko frontisa. Helmuga: Karakateko puntu geodesikoa.
– Izen ematea doakoa da. Aurretik edo egunean bertan goizeko 10etatik aurrera.
– Ondoren bazkaria izango da, babajana. Gehienez 40 lagunentzako lekua izango da. Dutxatzeko aukera izango da proba eta gero.
– 5 sari banatuko ditugu:
- o 1. sailkatua: txapela eta Mausitxa gazta
- o 1. emakumea: txapela eta Mausitxa gazta
- o 1. mutil elgoibartarra: Mausitxa gazta
- o 1. emakume elgoibartarra: Mausitxa gazta
- o Aurpegirik onenari saria: Mausitxa gazta
Denok zaudete parte hartzera gonbidatuta!!