Azaroaren 15ean, larunbatean, ospatuko dugu XXI. Karakateko Igoera. Irteera goizeko 11etan emango diogu Elgoibarko Plaza Haunditik.
Kontutan hartu beharrekoak:
– Bidea ez da markatuta egongo. Norberak nahi duen bidetik igo ahal izango du, beti ere baserritarren zaate eta itxiturak errespetatuz. Irteera: Plazako frontoiko frontisa. Helmuga: Karakateko puntu geodesikoa.
– Izen ematea doakoa da. Aurrez edo egunean bertan goizeko 10etatik aurrera.
– Ondoren bazkaria izango da, babajana. Gehienez 40 lagunentzako lekua izango da. Dutxatzeko aukera izango da proba eta gero.
– 5 sari banatuko ditugu:
- 1. sailkatua: txapela eta Mauxitxa gazta
- 1. emakumea: txapela eta Mauxitxa gazta
- 1. mutil elgoibartarra: Mauxitxa gazta
- 1. emakume elgoibartarra: Mauxitxa gazta
- Aurpegirik onenari saria: Mauxitxa gazta
Izena emateko morkaiko@morkaiko.eus helbidera idatzi edo etorri Errosario kaleko lokalera astelehen edo ostegunean 19:00etatik 20:30etara.
Denok zaudete parte hartzera gonbidatuta!!