Asteartean, 2022 urteko Kirol Federatuaren Urteko sariak banatu ziren. Mendizaletasuneko saria Abel Arriagak jaso zuelarik
Urteak daramatza Abelek Morkaikon lanean. Zuzendaritzako partaide izan da. Debabarrena Raidan antolakuntzan pertsona garrantzitsua da. Eta honez gain, gure “dominen gizona” da. Azken urteetan berak antolatu bait du finalista eguna.
Sari hau, benetan merezitako sari eta aitortza bat da. Baina Debaberreneko Raid-a antolatzen duen lan talde guztiarentzat aitortza bat ere bada. Raid-a antolatzen ixilean lan mordua egiten duten guztientzat.