Uztailaren 4 eta 5ean, Pico Urbion inguruetan, medi bizikleta asteburu eder baten proposamenarekin gatozkizue. Burgos eta Soria arteko inguruetara joango gara, bertako baso eta mendi bizikletarako bereziki egindako bidexka ugarietaz gozatzera. Bertan, urtero antolatzen den Urbion btt probaren ibilbidea aprobetxatuz, 2 etapa zoragarri egiteko aukera izango dugu.
Mendi bizikletaz eta lagun giroaz gozatzeko asmoz, ondorengoa gure proposamena:
Uztailak 3-an, ostirala, 17:00 retan, IMHko kiroldegi aurrean dagoen parking-ean elkartuko gara. Joango garen pertsonen artean antolatuko ditugu kotxeak ostatu hartuko dugun Duruelo de la Sierran kokatuta dagoen Casa Blasco landetxera joateko (erregai eta peaje gastuak Morkaikok ordainduko ditu).
Afariak eta gosariak landetxean bertan egingo ditugu, baina bazkaria eta etapan zehar jatekoa norberak eraman beharko du.
Uztailaren 4 eta 5ean bizikleta ibilbideak egingo ditugu.
Uztailak 5-an, ibilbidea amaitu eta dutxa hartu ostean Elgoibarra itzuliko gara.
1. etapak 60km eta 1.650m(+-) desnibel inguru izango ditu. Track-a: E1_Urbion Morkaiko.
2. etapak 55km eta 1415m(+-) desnivel inguru izango ditu. Track-a: E2_Urbion Morakaiko.
Prezioak:
• Bazkideek: 120€
• Bazkideak ez direnek: 130€
Prezioan ordorengo zerbitzuak daude barne: garraioa (ibilgailua jartzen dutenei gastuetarako ordainsaria emango zaie), Duruelo de la Sierra herriko Casa Blasco landetxean ostatua, 2 afari (ostiral eta Larunbata) eta 2 gosari (Larunbat eta Igandea).
Izena ematea:
Ekintzan parte hartzeko, 10 lagunentzako daukagu lekua erreserbatuta. Interesatuta bazaude, izen eman ondorengo estekan (epea ekainak 30ean itxiko da): IZEN EMATEA ONLINE
Zenbait ohar garrantzitsu:
• Ibilbidea, osotasunean, zailtasun maila fisiko altukoa da (eta zenbait tarteetan zailtasun maila teknikoa ere badu). Hala ere, bi etapek mozteko aukera izango dute eta norberak erabaki dezake etapa guztia egin ala ez.
• Norberak ibilbideaz gozatzeko eta beste partaideenganako errespetuz, BIZIKLETAK EGOERA ONEAN ekartzea eskatzen dizuegu.
• Egun bakoitzeko ibilbidea egiteak, 6-7 ordu eramango dizkigu (lasai joango gera, inguruaz gozatuz). Eguardiko jatorduetarako, bakoitzak eraman dezala etxetik jatekoa.
Animatu eta parte hartu!!



