943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus
Morkaikok 75 urte egiten dituenean Karakateko 25. Igoera jokatu da gaur.  Giro epel eta eguzkitsuan hasi du egunak eta bide eta gainak jendez bete dira.  Korrikalarien lehen oztopoa,  betiko lehen lasterbidea ezin hartu izana obrengatik.  Horrela da karakateko igoera,  igoera librea.  Beraz moldatzea besterik ez zaie geratu.

70 partehartzaile irten dira herriko frontoiaren txapatik karakateko 713m-ak igotzeko bidean.
Lehena Iñigo Lariz izan da 29′ 05″ko denborarekin,  46 dorsal zenbakiarekin.  Garaipena lortuz.  Bigarren Gorka De La Horra (30′ 10″) eta 3. Ioritz Konde (30’36”).
Nesketan Mayi Mugikak irabazi du 35′ 48″ko denborarekin, 14 dorsal zenbakiarekin,  Bigarren Ainhoa Lendinez (37, 04″·) eta 3. Naomi Revert (41′ 47″).
Aurten ere aurpegi onenaren saria banatu da, hau Ondarrura joan da, Mikel Dieguez 65 dorsal zenbakiarekin eta 41’38” denborarekin
Zorionak partehartzaile deneri eta baita zaletu guztiori.  Denok egiten duzue lasterketa hau haundi.
Sailkapenak hemen.
MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira