KARAKATE IGOERAKO ARAUDIA 2023
- EGUNA ETA LEKUA
Karakateko mendi lasterketaren XXVIII. edizioa 2022ko azaroaren 19an izango da. Plaza haundiko frontoiko frontisetik abiatuko da goizeko 11:00etan
- IBILBIDEA
Bidea ez da markatuta egongo. Norberak nahi duen bidetik igo ahal izango du. Beti ere baserritarren atezareak eta itxiturak errespetatuz.
Bidea Erretsindirarte definituta dago. Denak Bolotoki parketik igoko dira. Karakol-etik gurutzatuko dute trenbidea. Erretsindiraino errepide bazterretik joango dira.
Ohiko ibilbideak 4 km inguruko luzera eta 650 metro inguruko gorako desnibel positiboa du. Ibilbidea eta track-a esteka honetan eskuragarri
- PARTE-HARTZEA
- Proban parte hartzeko FEDERATUTA EGOTEA GOMENDATZEN DA. EZ FEDERATUTAKO parte hartzaileak bere ardurapean parte hartuko dute. Morkaiko MEak ez du partaide hauen inolako gastu mediko edo erreklamazioren ardura hartuko proban zehar gerta daitezkeen istripu edo ezbeharrengatik. Partehartzaileren batek hirugarren bati sor diezaiokeen kalteen ardura, parta hartzailearena izango da ere berean
- 18 urte azpiko parte hartzaileak bere bi gurasoen edo legezko tutoreen baimena beharko du izena emateko. ADINGABEEN BAIMEN EREDUA
- IZEN EMATEA
Izen ematea doakoa da eta egunean bertan goizeko 9.30etatik aurrera egingo da. 125 partehartzaileri mugatuta egongo da izen ematea. Eta 10.45etan izen ematea itxiko da
- ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK
- Karaketeko igoeran izena emango duten korrikalariek lasterketaren arautegia errespetatu beharko dute.
- Dortsala hartzen duten momentuan hau eskuratuko dute: proban parte hartzeko eskubidea, antolakuntzak ezarritako zerbitzuak erabiltzeko aukera eta lasterketako oparia.
- Dortsala norberarena eta transferiezina izango da. Korrikalariak izena ematerako orduan NAN zenbakia eta mobil zenbaki bat eman beharko du kontakturako.
- Dorsalarekin batera antolakuntzaren kontaktu zenbaki bat emango da. Korrikalariren batek, igoeran zehar lasterketa usten badu, ahal den azkarren antolakuntzak emandako telefonoan abisatu beharko du.
- SARIAK
Sari Banaketa Karakateko zelaian izango da azken parte hartzailea iritsi bezain azkar. Eguraldi txarrak eragozpenak jarriko balitu, sariak eguerdiko 13:00etan banatuko dira Udaletxeko kontzejupean.
5 sari banatuko dira:
- 1en sailkatua: txapela eta Mauxitxa gazta
- 1en emakumea: txapela eta Mauxitxa gazta
- 1en mutil elgoibartarra: Mauxitxa gazta
- 1en emakume elgoibartarra: Mauxitxa gazta
- Aurpegirik onenari saria: Mauxitxa gazta
- SARI BERRIA ¡!! Lehen sailkatuaren denbora bikoizten duenari (denborara gehien hurbiltzen dena, pasatu gabe)
OHARRA: Kategoria bakoitzean (mutil eta neska), lehenengoa Elgoibartarra bada lehen elgoibartarran gazta bigarrenari emango zaio
- SAILKAPENA
Denborak eskuz hartuko ditu antolakuntzak. Parte hartzaile bakoitzak puntu geodesiko ikutzen duen arte ez da bere denbora hartuko.
- ERANTZUNKIZUNA
Korrikalariak mendi lasterketa bat arriskuetatik libre ez dagoela konszinte izanik, antolakuntzak (MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA), ez du bere gain hartuko istripu baten ondorio, lesio edo frogan zehar gerta daitekeen beste edozein inzidentzia.
Partehartzaileak izanen dira, haiek har dezaketen edo hirugarren bati egin diezaioketen edozein kalteren erantzule.
Bestalde, partehartzaileek MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEAri indemnizazio bat eskatu edo edozein erreklamazio egiteari uko egiten diote.
- OSASUN-LAGUNTZA
Antolakuntzak sorospen eta salbamendu-zerbitzuak izango ditu ibilbideko puntu estrategikoetan.
10. BAZKARIA
Aurten ere 40 lagunentzat lekua egongo da eta izen ematen lehenak izango dute lehentasuna.