943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

2013. urteari hasiera emateko, ondorengo emanaldia prestatu dugu Urtarrilaren 10erako, Osteguna. Iluntzeko 7,30etan izango da Elgoibarko Musika Eskolako Auditorioan.

Emanaldia “Annapurna, lehen zortzimilakoa” izendatu dugu. Horrela, duela aste pare bat zendu zen Maurice Herzog alpinista frantsesaren, zein bere espedizio-kide izan zirenenei omenaldi txikitxo bat egin nahi diegu.

Hasieran, Eñaut Izagirrek “1950eko frantses espedizioa: aurrekariak, bilakaera eta ondorioak” hitzaldia eskainiko du, ondoren ikusiko dugun dokumentalari (Ascensión al Annapurna: una trampa mortal) sarrera bat egiteko asmotan.

1950eko Ekainaren 3an, Louis Lachenal eta Maurice Herzogek Annapurnako gailurra zapaltzeaz gain, 8.000 metrotik gorako mendi baten lehen igoera lortu zuten. Hala ere, talde lanean egituratutako garaipen hura gazi-gozoa izan zen, Louis eta Herzogek prezio altua ordaindu behar izan baizuten gailurreraino iristeagatik.

Kontakizun zirraragarri eta eder honen berri izan nahi baduzu, zure zain egongo gara urte hasieran!

Gabon zoriontsuak eta urte berri on!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira