Joan zen Igandean Ikastola, Herri Eskola eta Morkaikon artean antolatutako mendi irteera eduki genuen. 85 bat haur eta besta hainbeste guraso Ondarruko Tontorramendi mendira igo ginen.
Saturraraneko parkinetik abiatu eta Ondarru aldetik igo ginen tontorrera. Itxasoa atzekaldean genuela, Santakrutz ermitara heldu ginen lehen da bizi. Handik Tontorramendi mendi ez zen urruti.
Jeitsiera berriz beste bide batetik egin genuen. San Jeronimo aldetik zuzenean Saturraranera jeitsi ginen. Eguraldi ona genuela goiz pasa ederra pasa genuen.
Hilabetero irteera bat, beraz animatu ¡!! Hemen duzue egutegia