943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

 Azaroaren 16an, larunbatean, XX. Karakateko Igoera ospatuko dugu. Irteera goizeko 11etan izango da Plaza Haunditik. Kontutan hartu beharrekoak:

 –          Bidea ez da markatuta egongo. Norberak nahi duen bidetik igo ahal izango du, beti ere baserritarren zaate eta itxiturak errespetatuz. Irteera: Plazako frontoiko frontisa. Helmuga: Karakateko puntu geodesikoa.

–          Izen ematea doakoa da. Aurretik edo egunean bertan goizeko 10etatik aurrera.

–          Ondoren bazkaria izango da, babajana. Gehienez 40 lagunentzako lekua izango da. Dutxatzeko aukera izango da proba eta gero.

–          5 sari banatuko ditugu:

  • o        1. sailkatua: txapela eta Mausitxa gazta
  • o        1. emakumea: txapela eta Mausitxa gazta
  • o        1. mutil elgoibartarra: Mausitxa gazta
  • o        1. emakume elgoibartarra: Mausitxa gazta
  • o        Aurpegirik onenari saria: Mausitxa gazta

 Denok zaudete parte hartzera gonbidatuta!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?