943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Elgoibarko Izarrak Morkaikorekin batera “Haizea dator Iparraldetik” ekimenaren barruan Urriko 10-11-12 astebururako irteera antolatuko du.

Informazioa:

  • Datak: urriak 10-11-12. Urriaren 10ean irtengo gara, goizean (ordua zehaztu gabe dago).
  • Ibilaldia: Ainhoatik Donibane Garazira, mendiz mendi.
  • Lo egingo dugu: Bidarrain eta Baigorrin (alberge edo aterpeetan)
  • Mendi-trabesia: Mendi-trabesia da egingo duguna. Hau da, motxilan eraman beharko dugu hiru egunetan behar dugun guztia.
  • Prezioa: 65 € / 75 € bazkide ez direnei
  • Antolatzaileak: Morkaiko mendizale elkartea eta Elgoibarko Izarra.
  • Izen ematea: Morkaiko eta Elgoibarko Izarra

MENDI-IBILALDIAREN GAINEKO INFORMAZIOA

a) Pirinioetara goaz eta hiru eguneko ibilaldia da. Mendian ibiltzen ohituta dagoen jendearentzat da mendi irteera.

b) Hiru eguneko motxila eraman behar dugu bizkarrean. Ez dugu autobusik izango poltsa batetik bestera eramateko. Hiru egunetan beharko dugun guztia bizkarrean eramango dugu.

c) Orduak eta desnibelak :

  • Ainhoa-Bidarrai: 6h 45 min / Desnibelak: + 676 m / -646
  • Bidarrai-Baigorri: 8h10 min / Desnibela:   +1.230 m / -1.114 m
  • Baigorri-Donibane Garazi: 6h 20min / Desnibela: + 859 m / -864 m

Oharra: nahi duenarentzat ibilbidean dauden gailurrak egiteko aukera egongo da.

Ibilbideetako track-ak GPSrako: hemen

d) Lotarako:Lo-zakua edo sako-sabana eramango dugu. Bidarrain hotel batean egingo dugu lo, eta aterpe batean Baigorrin.

e) Jan-edana:Gosariak eta afariak prezioan sartuta daude; pentsio erdia, hain zuzen ere. Motxilan, berriz, eguneko Jan-edana eraman behar dugu. Bai Bidarrain eta baita Baigorrin ere mendirako jan-edana erosteko aukera izango dugu.

Informazio gehiago behar izanez gero:

Animatu ¡!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira