Urteetako helburua izan zen elkartearentzat Moru. Moruko kaskoan Burdin eta Brontze Aroko herriska baten aztarnak daude. Bestalde, herriko talaia paregabea ere bada mendi hau.
Bertako pinudia laster botatzera zihoazela ikusiz, une egokia zelakoan, Moruko gaina berreskuratzeko proiektu bat garatu zuen elkarteak. Moru gaineko lur sailaren jabetza Udalak hartu zuen, eta horrez gain, kontserbazio edo mantentze proiektu bat garatu zuen.