Apirilak 23rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Urkamendi-Kalbario
Berez Aloñara ginen joatekoak, baina egun berean Aloñako Igoera ospatzen da. Hori dela eta, azaroan euria zela eta bertan behera gelditutako irteera egingo dugu. Urkamendi-Kalbario
Gure ibilbidea Debako tren geltokitik abiatuko da. Irteera eta bukaera leku berdinean izango dira.
Ibaia gurutzatu ondoren, pinadi eta zelai artean Urkomendira joko dugu. Behin tontorra egin ondoren, Kalbarioko Ermitara joango gara han indarberritzeko. Santiagoko bidea jarraituz, atzera Debako geltokira bueltako gara.
- Luzera:+/- 7Km
- Desnibela: +/- 350 m
- Irteera: 9:20. Elgoibarko tren geltokian.
- INFORMAZIO GEHIO
Eguraldiak lagun, itsas hertzean igande goiz pasa eder bat pasatzeko plan egokia.
Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da. Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.
Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu zaitezte !!