943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Irailak 16rako goiz pasa interesgarri batekin gatoz.    Mendaron dagoen AITZBELTZ KOBAra bisita gidatua MORKAIKO LEIZARPE Espeleologia Taldearen eskutik.

AITZBELTZ Debabarreneko kobazulorik enblematikoena eta elezaharren sorlekua da.  Santutegi arkeologiko, geologiko eta haitzuloetako hartzena ere.

Plana ondorengoa izango zen:

  • Autoz Lizarrola baserri ingururarte joango ginen. 10 autorentzat lekua dago eta horregatik autoak antolatu beharko dira izena ematen dutenen artean.
  • Bertatik kobara oinez joango gera. 45 minutu inguru bide aldapatsua eta malkartxua igaroz
  • Esplikazio didaktikoa hainbat areto bisitatuz.

OHARRAK GARRANTZITSUAK:

  • Irteera larunbata, irailak 16an goizeko 9:00retan.
  • Kilimoiko pista hasten den tokian, presa eta Villale baserriaren artean, elkartuko gera (kotxeak antolatzeko). (Koordenadak: 43.249952, -2.381560)
  • Parte hartzeko ezinbestekoa da IZENA EMATEA (35 lagun gehienez)
  • 9-10 urtetik aurrerako umeak parte hartu dezakete, beti ere umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
  • Derrigorrezko materiala:
    • Buruko babesgarria edo kaskoa
    • Frontala edo linterna
  • Eguraldiaren arabera irteera bertan behera gera daiteke.

Izen ematea ZABALIK DAGO JADA ¡!!

  • IZEN EMATEA ONLINE (Partehartzaile bat baino gehiagoren izena batera eman nahi badezu, mesedez partehartzaile denen izen abizenak jarri ‘zure oharrak’ atalean)

Animatu parte hartzera!!!

 

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira