943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Datorren Urriak 12 eta 15 bitartean, 4 eguneko  irteera antolatu dugu Eibarko Klub Deportiboarekin batera.  Riañoko mendietara joango gera.

Irteeraren xehetasunak hauexek dira:

  • Urriak 12: Pido-Llanaves de la Reina_Coriscao 2234
    • 14 Km –  1300 m Desnibel
  • Urriak 13: Maraña Redipollos_Peña de la Cruz 2192
    • 15.5 Km – 1100 m Desnibel
  • Urriak 14: Argovejo-Oceja de la Peña_Pico Cerroso 1838
    • 15.5 Km – 1200 m Desnibel
  • Urriak 15: Tejerina Riaño
    • a) aukera: 13.5 Km – 800m Desnibel _Gilbo 1679 (Burua babesteko kaskoa eramatea derrigorrezkoa da)
    • b) aukera: 15 Km –  900m Desnibel _ Piedra del agua 1784

Irteera bakoitzaren azalpena eta ibilbidea gure webgunean deskargatu ditzakezu.

  • Alojamendua: Hosta Sainz (Riaño)
  • Derrigorrezkoa da federatuta egotea
  • Irteera osteguna, urriak 12 goizaldean izango da.

Irteeraren prezioa hauxe izango da:

  • Bazkideak 245 €
  • Ez Bazkideak 265 €

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • 16 plazako muga dago
  • Irteera Eibarko Klub Deportiboakin batera egingo dugu
  • Izena ematerakoan 50 €ko fidantza ordaindu beharko da eta ez da itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan.
  • Irteeraren prezioan, autobusa eta 3 eguneko hostatua, alojamendu, gosari eta afaria, sartzen dira.

Irteerarako izen-ematea asteartean, irailaren 19an irekiko da 

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira