943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Otsailak 16rako  Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatu nahi dizuegu. Olatz (Mutriku) PR-GI-47

Urtarrilean ginen Olatzera joatekoak, baina haizetea zela eta irteera bertan behera gelditu zen. Ea oraingoan eguraldia lagun dugun.Olatz, Arnoko mendi artean dagoen haran zoragarria da.  Kareharri , sakonune , leize, artadi , baserri eta berdegunez osatutako paraje ederra.

Ibilbidea PR GI-47 jarraituz egingo dugu.  Abiapuntua Olatzeko eliza izango da.

Elgoibartik hurbil dagoen paraje eder bat ezagutzeko aukera paregabea da hau.   Igande goiz pasa eder bat osatzeko  primerakoa.

Bazkal ordurako  Elgoibarrera itzuliko gara. Dena dala,  nahi duenak egun pasa egiteko ere aukera ederra du.

 

Luzera:+/-6,5  Km

Desnibela: +/- 290m

 

Irteera: 9:30. Mintxetako parkinean.

Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago.

Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.

Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.

Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.

 

Animatu zaitezte!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?