943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Kaixo lagun mendizale
Oraingoan Natur Irteera berri batekin gatozkziu. Haurrentzako zuhaitz landaketa.

Martxoaren 9an, igandea, haurrei zuzenduriko zuhaitz landaketa egingo dugu eta bertara gonbidatzen zaituztegu. Morkaiko Mendizale elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, beste zenbait herritarekin batera osatutako Naturaren Ezagutza sustatzeko aurtengo egitarauaren barruan egingo den lehen ekintza izango da. Muskiritzuko magalean dagoen lursail batean izango da landaketa.

Mintxetako aparkalekuan elkartuko gara goizeko 9:30ean. Han autoak beteko ditugu eta landaketa lekura abiatuko gara. 12 urtetik beherako haurrak heldu batek lagunduta etorri beharko dira.

Anima zaitezte, egun paregabea pasako dugu eta!

 

✍🏻 IZEN EMATEA: https://labur.eus/GNE25

🗓️ EGUNA: martxoak 9, igandea.

🕤 ORDUA: 9:30.

⛳ LEKUA: Mintxetako aparkalekua.

💦 URA: etxetik ekarri.

🥪 JANARIA: hamarretakoaz gu arduratuko gara.

🥾 ARROPA ETA OINETAKOAK: mendiko edo gomazko botak eta arropa erosoa.

⚒️ ESKULARRUAK ETA TRESNAK: gu arduratuko gara, @bellotaeurope-ren laguntzarekin.

⏳ IRAUPENA: bazkalordurako etxera itzuliko gara.

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?