Kaixo, lagunok!
Otsailak 22rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Lekoitzeko portutik Urregarai edo Imotz mendira.
Autoz Lekoitzeko portura joango gara. Handik pista jarraituz , Santa Eufemiako Zelaixera joko dugu. Atsedentxo bat hartu ondoren, Urregarai tontorrera igoko gara.
Igande goiz eder bat pasatzeko plan paregabea.

- Luzera:+/- 6Km
- Desnibel positiboa: +/- 350 m
- Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean
Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
Animatu eta parte hartu ¡!!