Mesedez, zabaldu ezazue datorren igandeko haurren mendi irteeraren informazioa.
Kaixo laun mendizale!!
Oraingoa apririlaren12an egingo dugun irteera berezi batekin gatoz. Arbileko koba.
Irteera hau Morkaikok, Atxutxiamaika eta Elgoibarko Basobizian artean antolatzen dugun natur irteeren parte da. Irteera honetarako Morkaiko Leizarpe Espeologia taldearen laguntza izango dugu.
Beti bezala Mintxetako parkinean 9:30etan elkartuko gera, denok batera Lastur aldera joateko. Dena dela, ibilbidearen abiapuntua 10:00etan Lasturreko plazan izango da.
Arbilelo kobara joateko Debaruntz doan kanaleko ibilbidea hartuko dugu. Joan eta etorri bide berdinetik izango da.
Bidea ez da bat ere zaila eta ederra benetan. Paraje geologiko paregabea.
Kobara bisita motz bat egingo dugu. Bidean eta koban bertan inguruko geologiaz azalpen erraz batzuek izango dira.
Kobara sartzeko derrigorrezkoa da mendiko botak , kaskoa eta frontala ekartzea.
Naiz eta kobara ez sartu ibilbidea bera ere ederra da eta merezi du.
Eguerdirako etxera bueltatzeko moduan izango gara. Dena dela nahi duenak arratsaldea Lasturren pasatzeko aukera ere ez da txarra.
Luzera:+/- 6Km
Desnibela: +/- 100 m
Irteera: 9:30 .Mintxetako parkinean.
Irteera nagusi zein gaztetxoei zuzenduta dago. Umeak ezingo dira bakarrik etorri. Gurasoren bat arduradun etorri behar da.
Eguraldiaren arabera irteerak aldaketak izan ditzake.
Eguraldia dela eta abisu edo alertarik egon ez gero, irteera bertan behera geldituko da.
Animatu zaitezte!!
MORKAIKO MKK

