Kaixo laun mendizale!!
Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak elkarlanean antolatutako “Gure natura ezagutzen” programaren hurrengo ekintza ekainaren 7an izango da, tximeletak ezagutzeko irteera hain zuzen ere.
Arantzazura, Oñatira, joango gara autobusez. 10:00etan elkartuko gara Txankakuako geltokian eta 17:00ak aldera iritsiko gara bueltan.
Gidari lanak Zerynthia elkarteko Iker Novoa Fariñasek egingo ditu, euskaraz.
Mendirako arropa eta oinetako aproposaz gain, jatekoa eta edatekoa eraman beharko da, mendian bazkalduko dugu eta.
Plazak mugatuak dira.
Izen ematea maiatzaren 26tik (goizeko 10:00ak aldera) aurrera egin daiteke.
Animatu zaitezte!!
MORKAIKO MKK



