943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Pako Iriondori 2013ko maiatzak 11ean eginiko omenaldia:

Pako Iriondok biograbia laburturik:

  • 1926ko urriaren 13an jaio zen.
  • Hasieran futbolean aritu zen herriko taldean, bai atezain moduan bai entrenatzaile gisa.
  • Bere beste pasioa mendizaletasuna zen.
  • Herrian mendi irteerak antolatzeko osatutako “ Eup “ gazte taldeko partaide.
  • Geroxeago, 1943an, “ Eup “ taldeko gazteek Morkaiko Mendizale Elkartea osatu zuten, Pako tartean zela.
  • Euskal Mendizale Federazioan urte gehien iraun duen lehendakaria ( 18 urte )
  • Euskal Mendizale Federazioaren Ohorezko Lehendakaria.
  • Donostiako Euskal Kanpin Klubaren Ohorezko bazkidea.
  • Espainiako Mendizale Elkarteko Lehendakariorde ohia
  • Pyrenaica aldizkariaren sustatzailea.
  • Piedrafitako mendi-aterpea irekitzea bultzatu zuen eta 20 urteren buruan, 1993ko urriaren 3an inauguratu zuen.
  • Besaideko monumentuaren inguruko paisaia berreskuratzen lan egin zuen, zeinetan, urtero hildako mendizaleak gogoratzen dituzten.
  • Euskal Mendizaletasunaren lehen Galaren sustatzailea. Gala hau, modalitate guztietako alpinismoaren pertsonaia ospetsuak nabarmentzeko sortu zen.
  • 1972-1976, Euskal Mendizale Federazioko Lehendakari lehen denboraldia.
  • 1986-2000, Euskal Mendizale Federazioko Lehendakari bigarren denboraldia.
  • 1972ko denboraldian, lehendabizikoz Lehendakari kargua hartzerakoan, honako esaldi honekin bukatu zuen bere aurkezpena: “ Lana egingo dudala besterik ez dut agintzen “
  • 2000 urtean, Euskal Mendizale Federazioaren 75. urteurrenean, honen antolaketan buru-belarri aritu baitzen, Federazioaren Lehendakari kargua uztean, honako bertso hau kantatu zuen:

Mendi gailurrak seaskatutzen
Ein dut alegin ugari
Bertan gustora eguzki galda
Elur, haize eta euri
Urtien kargak, baldartu arren
Bukaera etorri zait neri
Zuen morroi bat hemen dezute
Eskerrik asko denori

Morkaiko Mendizale Elkartearen kolaboratzaile fin eta nekaezina. Morkaikoren izena harro zabaldu du mendiko estamenturik altuenetan eta laguntza eskatzen diogun bakoitzean beti dago eskaintzeko prest.

Morkaikoren Egunean ospatzen den Finalista Eguneko jaiaren sustatzailea. Beteta izaten zuen agendan, beti egin izan du tarte bat Finalista Egunerako, izan ere, egun horretan mendizale elgoibartarrak saritzen dira.

Horregatik eta askoz gehiagogatik eskerrak eman nahi dizkiogu mendizale elgoibartarren aurrean.

Eskerrik asko Pako!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira