943 740 297 morkaiko@morkaiko.eus

Oraingoan Apirilak 12rako, larunbata, proposamenakin gatozkizue.  Aizkorri-Aratz mendilerroko tontor ezezagunenak ezagutzeko aukera ezin hobea.

Aizkorri-Aratz mendilerroak Atlantikoko eta Mediterraneoko isurialdeen banalerroko mendirik garaienak ditu (Aitxuri, 1.551 m), baita ez hain garaiak eta ez horren ezagunak diren beste tontor askok osatzen dute.  Tontor ezezagun horietako 14 dira irteera honen helburu.

Artzanburu tontorretik, mendebaldera begira

Artzanburu tontorretik, ekialdera begira

Autotan antolatuta Arantzazura habiatuko gara, gure ibilbidearen irteera eta helmuga puntua izango da.  Bertatik Aloña mendirako bide hartuko dugu, gure lehenengo tontorra, baita Aizkorri-Aratz mendilerroko lehenengoa mendebaldetik.  Mendilerroa jarraituz, parean topatzen ditugun tontor denak igotzen joango gera, Andreaitz-era heldu harte.

Askotxo dela iruditzen zaien mendizaleentzat, mendilerroko edozein puntutan eskumatara jeitsita Duruko zelaietara jeitsi eta bertatik Urbiako fondara joateko aukera egongo da errez.  Bukaeran denok Urbiako fonda elkartuko gera, berriz ere Arantzazura jeisteko, oraingoan ohiko den bidetik.

Irteeraren datuak:

  • Desnibel positiboa: +/- 1630 m
  • Denora: 7-8 ordu
  • Irteera: 7:30etan Guasseko parkinean
  • Prezioa: 3€ (autoen gasolinarako)
  • Tontorrak:
  1. ALOÑA 1238m
  2. KURTZEZAR 1287m
  3. BOTREAITZ 1317m
  4. MONTE-ARKAITZ 1324m
  5. ERRIKO-AITZA 1276m
  6. ARRI-URDIN 1284m
  7. ARTXANBURU 1354m
  8. ADARRAITZ 1346m
  9. ARBALAIN 1361m
  10. ZULAIKO 1359m
  11. AZKIOLA-TXIKI 1351m
  12. AZKIOLA-AUNDI 1373m
  13. URDAJAMENTU 1372m
  14. ANDREAITZ 1433m

Badakizu Aizkorri ezezaguna ezagutu nahi baduzu, izena heman: lokalera etorrita (astelehen eta ostegunetan, 19:00tatik 20:30etara) edo eta email bat bidaliz.

Animatu, zure zain gaude!!

MORKAIKO MENDIZALE ELKARTEA

Errosario kalea 17 · 20870 ELGOIBAR
943 740 297
morkaiko@morkaiko.eus

Jarrai gaitzazu

Gure ekitaldien berri izan nahi dezu?

* daramaten eremuak nahitaezkoak dira